XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kuboa ia bularreraino iristen zitzaion.

Eramateko asmotan heldu zion eta hezur guztiek krask egin zioten.

Herr Leibelek makurtu eta garrasi egin zuen Ai ! Ai!.

Gero salto batez zuzendu zen, kuboa ireki zuen, zer zeukan ikusi, kolpe batez itxi eta ostiko bat eman zion bere zapata beltz distiratsuekin.

Ondoren itzuli erdia kolpe batez hartu eta beraiengana abiatu zen poliki poliki.

- Ezin gaitzake ikus hemen xuxurlatu zuen Bernhardek. Ez gaitu ikusi, ziur.

Herr Leibelek bere behatza ateko txirrinean jarri zuen. Ahal izan balu horma puskatuko zuen.

- Banoa, banoa - garrasika etxe barrendik Benen amak.

Atea ireki eta harritu egin zen -. Zu al zinen, Herr Leibel?.

- Leibelek, hain haserre zegoenez, ezin zuen hitzegin.

- Ene! Ene! Ene! - errepikatu zuen hiru aldiz.

Amak usain txarra hartu zion guzti hari.

- Sar zaitez, mesedez, sar zaitez - esan zion Leibeli lasai antzean.

Atea bion atzean itxi zen.

- Ni ospa egitera noa - esan zuen Bernhardek.

Ben bakarrik gelditu zen zuhaiska artean, Herr Leibelen kexak imajinatuz.

Gehiegi luzatu zen hura. Amari nahiko zaila gertatu zitzaion Leibel jauna lasaieraztea.

Atea ireki zen.

Ben zuhaiska baten ondoan makurtu zen.

Herr Leibel harro zihoan harri txintxorrezko bidexidorrean aurrera. Garaile irten zen.

Benek berea hartu beharko zuen.

- Ben!- amak ez zuen segundu bat ere galdu.

- Bai?- Baina hain baju erantzun zuenez, amak berriro dei egin behar izan zion: (...).